lunes, 21 de marzo de 2011

1DUNAMUNOFILOSOFIA: Gogoetak


1DUNAMUNOFILOSOFIA: Gogoetak: "Zoriontasunaren gogoetak"
Gutxi gora behera zoriontasuna forma hartu duenean hurrengo galdera erantzun dezakegu: nola lortu? Lehen esandakoaz aparte, garrantzitsua da hausnartzea. Arazoren bat daukagunean, edo pentsamendu negatiboren bat, honi ihes egin ordez aurrez-aurre begiratu behar dugu eta horri buruz pentsatu. Horrela, arazoa konponduz aparte, askitasun handiagoa sentituko dugu.




1DUNAMUNOFILOSOFIA: Gogoetak

1DUNAMUNOFILOSOFIA: Gogoetak: "Zoriontasunaren gogoetak"

Zoriontasuna, norbera bere buruarekin aski eta ongi sentitzea da eta horretarako zenbait faktore onuragarri eta kaltegarri daude.
Gizakia berekoia da berez, eta zoriontsu sentitzeko bere desirak asetu nahi ditu, baina honekin ez da zoriontasuna lortuko, hau da, asetze-materialekin, zeren eta zoriontasuna eguneroko bizitzan gertatzen zaizkigun gertaera txiki onak baitira zoriontsu egiten gaituzteenak.
Gure eguneroko bizimoduan zoriontasuna lortzeko zenbait zailtasun aurki ditzakegu.
Diruak ez du zoriontasuna lortzen baina oso garrantzitsua da gaur egun, ez baitago berdin sakabanakaturik. Hala ere, atsotits batek esaten zuen modura, "No es más rico él que más tiene sino él que menos necesita". Horregatik konformatu behar gara daukagunarekin edo naturaren arabera bizi, zinikoen antzera.

MARTIN SELIGMAN

Seligman-en ustez,zoriontasuna maila fisiko batean bilatu ahal dugu edo maila psikologiko batean.Maila bi hauek,perspektiba hedonistarekin talka egiten dute ,eudemonismoarekin eta epikureismoarekin lotuta.

http://www.elpais.com/articulo/ultima/puede/aprender/ser/feliz/hay/practicar/elpepiult/20110321elpepiult_2/Tes

domingo, 20 de marzo de 2011

ZERTAN DATZA ZORIONTASUNA ETA NOLA LORTU DAITEKE NIRE ABURUZ?

Zoriontsua izateko bada barne bakea sentitzea,gustua egotea,erlazio ona eukitzea bakoitzak bere buruarekin eta besteekin..
Zoriontsua izateko alde batetik;askatasuna behar da,libre sentitzea bada onua izugarria eta beste aldetik;inguruko pertsonak ongi egotea eta zoriontsuak.
Dirua beharrezkoa denean bizitzeko hori esan nahi du ez dutela balortzen dutena bakarrik nahi dutee diruaa gehiago eta gehiago erosteko.
Osasuna faktorerik garrantzitsuenetakoak da.
Maitasuna ere zoriontsu egiten gaituzte eta pertsona berezi bat bauzu zurekin hobeto,oso momentu ikaragarriak dakarte ,esperientzia berriak,ahaztezinak diren momentu on asko,baina horrela ez bada familia eta lagunen maitasuna baduzu bada beste zeregin bat zoriontsu izateko .
Nire ustez bost gauza daude zoriontsu bizitzeko:osasuna ,plazerra ,ingurukoek ongi egotea,askatasuna eta maitasuna

1DUNAMUNOFILOSOFIA: Gogoetak

1DUNAMUNOFILOSOFIA: Gogoetak: "Zoriontasunaren gogoetak"

Gizakiak betidanik lortu nahi izan du zoriontasuna, eta beraz, gizakiaren helburua da zoriontsu izatea. Hala ere, gero ez gaude ados zoriontasuna zer den ulertzerakoan ezta zoriontasunera heltzeko bidea zein den erabakitzerakoan.
Gaur egungo gizartean, oso diruak zoriontasuna dakarrenaren pentsaera oso hedatuta dago. Baina, diruarekin esfortsurik gabe lortzen duzunez plazer hori ez duzu zure burua errealizatuta ikusten eta horregatik ez zara zoriontsu. Ondorioz, zure burua errealizatuta ikusteak esfortsuaren ondoren zoriontasun gehio eta luzeagoa dakar dirua baino, eta esan dezakegu dirua ez dela zoriontasunaren iturri.
Zoriontasuna lortzeko osagai garrantzitsuena harreman sozialak edukitzea da: lagunak, familia, bikotea, ... Hain garrantzitsua da hau boakoitzaren zoriontasuna gizartearen zoriontasunarekin lotuta dagoelako. Pertsona batek bakarrik zoriontasuna lortzea zailagoa duelako eta besteekin erlazionatzean, aldiz, errazago lor daiteke.
Azken finean, bide asko daude zoriontasuna lortzeko eta bakoitzak aukeratu behar dugu zein bide erabiliko dugun.

viernes, 18 de marzo de 2011

Gogoeta: Jon Martín


                                                          
           Nire ustez, jokabiderik sentsuzkoena gauzak era zuzenean egiteko, arrazoia erabiltzea da, baina askotan bihotza esaten digunaren arabera jokatzen dugu, batez ere erreflexionatzeko denborarik ez dugunean. Hala ere, noizean behin gure bihotzak esaten digunaren arabera jokatzen dugunean zoriontsuak sentitzen gara hartutako erabakiekin eta horrek izandako ondorioekin guregan eta besteengan.
Bideoa


View more presentations from jonmabi

jueves, 17 de marzo de 2011

1DUNAMUNOFILOSOFIA: Gogoetak

1DUNAMUNOFILOSOFIA: Gogoetak

Zoriontasuna zer den azaltzea ez da batere erraza, baina definizio bat ematekotan, nire ustez hau da zoriontasuna: pertsona baten nahiak betetzean sortutako egoera, ondorio txarrik eragina gabe, hau da, pertsona batek nahi duen gauza gertatzea, bere ametsa egia bihurtuko balitz bezala. Baina zoriontasuna lortzeko ez dago metodo bakarra, hainbat faktore hartzen dute parte.

Badago zoriontasuna lortzeko dirua behar ez duen metodo bat, eta nire ustez, askoz onuragarria dena: besteei laguntzea, solidaritatea. Nire ustez ONG-tan lan egiteak norberarekiko poztasuna dakar. Zure laguntzaz, beste askoren bizitza errazten ari zara, osasuna hobetzen edota bizi kalitatea eta janaria ematen, eta horrek bai norberarekiko bai laguntzen ari zaren pertsonarekiko zoiontasuna eragiten du.