Zoriontasuna guztiok bilatzen dugun bizitzaren unea da, eta nahiz eta bakoitzarentzatgauza bat izan, guztiok nahi dugu aurkitzea; eta horretarako borrokatzen dugu bizitzan zehar.
Dirua, maitasuna, eta osasuna izanda, askoz errazagoa da zoriontsu izatea. Baina, zer gertatzen da jendea zoriontsu izan beharrean, depresio ikaragarrietan murgilduta dagoenean?
Guretzat hau apur bat ezezaguna izan arren, guk pentsatzen duguna baino maizago gertatzen da; adibidez, urtero milaka pertsona hiltzen dira kotxe istripuetan. Izugarrizko tragedia da hori, batez ere, jende gaztea izaten delako hiltzen dena, baina, ba al zenekien estatu mailan buruhiltze gehiago gertatzen direla trafikoen hildakoak baino? Eta horietako laurdena hogeita hamar urte baino gutxiago zituztela? Horretaz ez da asko hitz egiten, baina gogoeta egitea ondo egongo litzateke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario