domingo, 20 de marzo de 2011

1DUNAMUNOFILOSOFIA: Gogoetak

1DUNAMUNOFILOSOFIA: Gogoetak: "Zoriontasunaren gogoetak"

Gizakiak betidanik lortu nahi izan du zoriontasuna, eta beraz, gizakiaren helburua da zoriontsu izatea. Hala ere, gero ez gaude ados zoriontasuna zer den ulertzerakoan ezta zoriontasunera heltzeko bidea zein den erabakitzerakoan.
Gaur egungo gizartean, oso diruak zoriontasuna dakarrenaren pentsaera oso hedatuta dago. Baina, diruarekin esfortsurik gabe lortzen duzunez plazer hori ez duzu zure burua errealizatuta ikusten eta horregatik ez zara zoriontsu. Ondorioz, zure burua errealizatuta ikusteak esfortsuaren ondoren zoriontasun gehio eta luzeagoa dakar dirua baino, eta esan dezakegu dirua ez dela zoriontasunaren iturri.
Zoriontasuna lortzeko osagai garrantzitsuena harreman sozialak edukitzea da: lagunak, familia, bikotea, ... Hain garrantzitsua da hau boakoitzaren zoriontasuna gizartearen zoriontasunarekin lotuta dagoelako. Pertsona batek bakarrik zoriontasuna lortzea zailagoa duelako eta besteekin erlazionatzean, aldiz, errazago lor daiteke.
Azken finean, bide asko daude zoriontasuna lortzeko eta bakoitzak aukeratu behar dugu zein bide erabiliko dugun.

No hay comentarios:

Publicar un comentario