miércoles, 30 de marzo de 2011

kontzeptu zerrenda

AZTERKETA PRESTATZEKO KONTUAN HARTU BEHARREKO KONTZEPTU ZERRENDA.

KONTZEPTU ZERRENDA

miércoles, 23 de marzo de 2011

lunes, 21 de marzo de 2011

1DUNAMUNOFILOSOFIA: Gogoetak

1DUNAMUNOFILOSOFIA: Gogoetak: "Zoriontasunaren gogoetak"

***BARBARA FREDICKSON***


Maslow-rekin bat zetorren emozio positiboak indartu behar direla zoriontasunaren bidean.
Bere aburuz, zoriontasuna pertsonaren baloreak indartu egiten ditu 4 mailetara:

·Maila fisikoan pertsona zoriontsua energikoagoa da, osasun hobekoa eta batzutan biziraupena luzatzera ailega daiteke.

·Maila sikologikoan kemena areagotzen da eta arazoetatik arrakastarekin ateratzeko duintasuna handiagotzen da.

·Maila sozialean harremanak izateko ahalmena nagusitu egiten da.

·Maila intelektualean jakina da kreatibitatea handitu egiten da eta burmuinaren erabilpena suspertu egiten da.

beldurren aurrean, barre egin !


"Zoriontasunaren gogoetak" Zoriontasuna, izaki bizidunek sentitzen duten sentzazioa da. Egoera baten ondorioz. Oso zaila da esatea edo zehaztea,baina gorputzean¨ongizate¨moduko zerbait da. Honen atzean ere zorigaitza eta tristura dago ¨ongieza¨modukoa.Zoriontazun ezberdinak daude: herrialdearen,hiriaren ,taldearen eta pertsonaren araberakoak. Baina guztion artean gehien aipatutakoak, osasuna,askatasuna,arreman sozialak eta dirua dira. Osasunaren inguruan esan daitekeena da, ongieza antzeko sentzazioa dela gorputzean eta ,beraz,mugitu gabe egon beharrak askatasun eza ere eragiten du eta horrek , harreman eza eragiten du, dena lotuta dagoela esan dezakegu. Lehen dirua ere aipatu dugu baiina hau materialagoa da.¨Baina garrantzitsuena ; Bizitza gozatu behar da ahal denean eta gehien, gauza guztiak beren alde txarrak dituztelako eta alde onak ere eta ona nahiz txarrak desagertu egiten dira¨

Principio del formulario

1DUNAMUNOFILOSOFIA: Gogoetak


1DUNAMUNOFILOSOFIA: Gogoetak: "Zoriontasunaren gogoetak"
Gutxi gora behera zoriontasuna forma hartu duenean hurrengo galdera erantzun dezakegu: nola lortu? Lehen esandakoaz aparte, garrantzitsua da hausnartzea. Arazoren bat daukagunean, edo pentsamendu negatiboren bat, honi ihes egin ordez aurrez-aurre begiratu behar dugu eta horri buruz pentsatu. Horrela, arazoa konponduz aparte, askitasun handiagoa sentituko dugu.




1DUNAMUNOFILOSOFIA: Gogoetak

1DUNAMUNOFILOSOFIA: Gogoetak: "Zoriontasunaren gogoetak"

Zoriontasuna, norbera bere buruarekin aski eta ongi sentitzea da eta horretarako zenbait faktore onuragarri eta kaltegarri daude.
Gizakia berekoia da berez, eta zoriontsu sentitzeko bere desirak asetu nahi ditu, baina honekin ez da zoriontasuna lortuko, hau da, asetze-materialekin, zeren eta zoriontasuna eguneroko bizitzan gertatzen zaizkigun gertaera txiki onak baitira zoriontsu egiten gaituzteenak.
Gure eguneroko bizimoduan zoriontasuna lortzeko zenbait zailtasun aurki ditzakegu.
Diruak ez du zoriontasuna lortzen baina oso garrantzitsua da gaur egun, ez baitago berdin sakabanakaturik. Hala ere, atsotits batek esaten zuen modura, "No es más rico él que más tiene sino él que menos necesita". Horregatik konformatu behar gara daukagunarekin edo naturaren arabera bizi, zinikoen antzera.

MARTIN SELIGMAN

Seligman-en ustez,zoriontasuna maila fisiko batean bilatu ahal dugu edo maila psikologiko batean.Maila bi hauek,perspektiba hedonistarekin talka egiten dute ,eudemonismoarekin eta epikureismoarekin lotuta.

http://www.elpais.com/articulo/ultima/puede/aprender/ser/feliz/hay/practicar/elpepiult/20110321elpepiult_2/Tes

domingo, 20 de marzo de 2011

ZERTAN DATZA ZORIONTASUNA ETA NOLA LORTU DAITEKE NIRE ABURUZ?

Zoriontsua izateko bada barne bakea sentitzea,gustua egotea,erlazio ona eukitzea bakoitzak bere buruarekin eta besteekin..
Zoriontsua izateko alde batetik;askatasuna behar da,libre sentitzea bada onua izugarria eta beste aldetik;inguruko pertsonak ongi egotea eta zoriontsuak.
Dirua beharrezkoa denean bizitzeko hori esan nahi du ez dutela balortzen dutena bakarrik nahi dutee diruaa gehiago eta gehiago erosteko.
Osasuna faktorerik garrantzitsuenetakoak da.
Maitasuna ere zoriontsu egiten gaituzte eta pertsona berezi bat bauzu zurekin hobeto,oso momentu ikaragarriak dakarte ,esperientzia berriak,ahaztezinak diren momentu on asko,baina horrela ez bada familia eta lagunen maitasuna baduzu bada beste zeregin bat zoriontsu izateko .
Nire ustez bost gauza daude zoriontsu bizitzeko:osasuna ,plazerra ,ingurukoek ongi egotea,askatasuna eta maitasuna

1DUNAMUNOFILOSOFIA: Gogoetak

1DUNAMUNOFILOSOFIA: Gogoetak: "Zoriontasunaren gogoetak"

Gizakiak betidanik lortu nahi izan du zoriontasuna, eta beraz, gizakiaren helburua da zoriontsu izatea. Hala ere, gero ez gaude ados zoriontasuna zer den ulertzerakoan ezta zoriontasunera heltzeko bidea zein den erabakitzerakoan.
Gaur egungo gizartean, oso diruak zoriontasuna dakarrenaren pentsaera oso hedatuta dago. Baina, diruarekin esfortsurik gabe lortzen duzunez plazer hori ez duzu zure burua errealizatuta ikusten eta horregatik ez zara zoriontsu. Ondorioz, zure burua errealizatuta ikusteak esfortsuaren ondoren zoriontasun gehio eta luzeagoa dakar dirua baino, eta esan dezakegu dirua ez dela zoriontasunaren iturri.
Zoriontasuna lortzeko osagai garrantzitsuena harreman sozialak edukitzea da: lagunak, familia, bikotea, ... Hain garrantzitsua da hau boakoitzaren zoriontasuna gizartearen zoriontasunarekin lotuta dagoelako. Pertsona batek bakarrik zoriontasuna lortzea zailagoa duelako eta besteekin erlazionatzean, aldiz, errazago lor daiteke.
Azken finean, bide asko daude zoriontasuna lortzeko eta bakoitzak aukeratu behar dugu zein bide erabiliko dugun.

viernes, 18 de marzo de 2011

Gogoeta: Jon Martín


                                                          
           Nire ustez, jokabiderik sentsuzkoena gauzak era zuzenean egiteko, arrazoia erabiltzea da, baina askotan bihotza esaten digunaren arabera jokatzen dugu, batez ere erreflexionatzeko denborarik ez dugunean. Hala ere, noizean behin gure bihotzak esaten digunaren arabera jokatzen dugunean zoriontsuak sentitzen gara hartutako erabakiekin eta horrek izandako ondorioekin guregan eta besteengan.
Bideoa


View more presentations from jonmabi

jueves, 17 de marzo de 2011

1DUNAMUNOFILOSOFIA: Gogoetak

1DUNAMUNOFILOSOFIA: Gogoetak

Zoriontasuna zer den azaltzea ez da batere erraza, baina definizio bat ematekotan, nire ustez hau da zoriontasuna: pertsona baten nahiak betetzean sortutako egoera, ondorio txarrik eragina gabe, hau da, pertsona batek nahi duen gauza gertatzea, bere ametsa egia bihurtuko balitz bezala. Baina zoriontasuna lortzeko ez dago metodo bakarra, hainbat faktore hartzen dute parte.

Badago zoriontasuna lortzeko dirua behar ez duen metodo bat, eta nire ustez, askoz onuragarria dena: besteei laguntzea, solidaritatea. Nire ustez ONG-tan lan egiteak norberarekiko poztasuna dakar. Zure laguntzaz, beste askoren bizitza errazten ari zara, osasuna hobetzen edota bizi kalitatea eta janaria ematen, eta horrek bai norberarekiko bai laguntzen ari zaren pertsonarekiko zoiontasuna eragiten du.
HONA HEMEN ZORIONTASUNAREN TALDEA.

miércoles, 16 de marzo de 2011

HAKUNA MATATA, VIVE Y SÉ FELIZ

Zer pentsatu eta sentitzen dute gazte zoriontsuek?


Gazteak baikorrak dira, ados daude daukate bizimoduarekin eta autoestima altua dute, nahiz eta pentsatu mundua ez dela ez zuzuena ez kontrakoa eta gehienek ez dute konfiantza besteengan.
Gazte zoriontsuek daukaten pertsonalitateak hobeto kontrolatzen du ingurua, emozionalki orekatuak dira eta mundua zuzena dela diote.
Ingurua kontrolatzen dutela pentsatzen dutenek bizitzari zentzu gehio ikusten diote eta konforme daude beraien egoera ekonomiko, askatasun eta baloreekin.
Gazte baikorrek beraien osasuna ondo ikusten dute eta arrakastan ikusten dute beraien gaitasunen garapena.
Emozione expresioa, autoestima altua eta konfiantza ez dute asko eragiten zoriontasunean. Gazteen gehiengoak dio zoriontsu izatea gozamena eta bakoitzak bera burua errealizatzea dela.

1DUNAMUNOFILOSOFIA: Gogoetak

1DUNAMUNOFILOSOFIA: Gogoetak

Zoriontasuna guztiok bilatzen dugun bizitzaren unea da, eta nahiz eta bakoitzarentzatgauza bat izan, guztiok nahi dugu aurkitzea; eta horretarako borrokatzen dugu bizitzan zehar.

Dirua, maitasuna, eta osasuna izanda, askoz errazagoa da zoriontsu izatea. Baina, zer gertatzen da jendea zoriontsu izan beharrean, depresio ikaragarrietan murgilduta dagoenean?
Guretzat hau apur bat ezezaguna izan arren, guk pentsatzen duguna baino maizago gertatzen da; adibidez, urtero milaka pertsona hiltzen dira kotxe istripuetan. Izugarrizko tragedia da hori, batez ere, jende gaztea izaten delako hiltzen dena, baina, ba al zenekien estatu mailan buruhiltze gehiago gertatzen direla trafikoen hildakoak baino? Eta horietako laurdena hogeita hamar urte baino gutxiago zituztela? Horretaz ez da asko hitz egiten, baina gogoeta egitea ondo egongo litzateke.

1DUNAMUNOFILOSOFIA: Gogoetak

1DUNAMUNOFILOSOFIA: Gogoetak

Zoriontasuna lortzeko ezinbestekoa da heriotzarekiko beldurra galtzea, heriotza beti egongo delako presente eta heriotzaren zain egonda, beti larrituta, ezin zara zoriontsu bizi.

[...]Teoria guzti hauek ez dute ezertarako balio José Ortega y Gasset-ek esan zuen esaldiagatik “Yo soy yo y mi circunstancia”, eta esaldi hau abiapuntutzat hartzen badugu, ez daude munduko bi pertsona ezaugarri berdinak behar dituztenak zoriontasuna lortzeko.

Julen Herrera

ZORIONTASUNA MASLOWEN USTEZ


Maslowek zioenez, gizakiaren zoriontasuna haren beharrak lortzean datza.
Beharren hiru maila daude:

- Maila fisikoa : Bizitzeko behar duguna, adibidez, janaria, arropa, etxea...
- Maila soziala : Amodioa, maitasuna, eta abar hartzen duena.

- Maila psikologikoa : Bertutearen inguruan dagoen guztia hartzen du.
















Tres cosas hay en la vida